Joan den azaroaren 14an, DBHko 4. mailako ikasleak Gayarre Antzokian izan ziren “El mar: Visión de unos niños que no lo han visto nunca” antzezlana ikusten, Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Memoria duten Eskolen ikastetxeko batzordeak sustatutako jardueren barne. Ikasleek bete gabeko hitzemate baten istorioa ezagutu ahal izan zuten: errepublikako maisu batek (Antonio Benaiges) bere ikasleei emandako hitza eta errepresaliatua izateagatik bete ezin izan zuena.
Ondoren, ikasgelan, Espainiako hezkuntza-sistemaren inguruko lanketa bat egin da hainbat une historiko aztertuz (Errepublika, Frankismoa eta gaur egun).