Nafarroako Komiki Azokaren hamabosgarren ospakizuna zela eta, Iruñeko Kondestablearen Jauregia bisitatu zuten bai Adierazpen Artistikoa aukerako 4. mailako ikasleek (G eta D ereduak), bai Hezkuntza Plastikoa ikasgaiko 3. mailako ikasleek.
Edizio interesgarri honetan bi erakusketatan murgildu ahal izan gara nagusiki: Stephane Levalloisen “Kafkaren metamorfosia” eta “Picasso protagonista”. Lehenengoan, artista frantziarrak Kafkaren kontakizuna alderantzikatu zuen, eta perspektibaren, marrazkiaren xehetasunen eta akuarelaren menderatze harrigarria erakutsi zuen.
Bigarren erakusketan 170 pieza baino gehiago aztertu ditugu euskarri desberdinetan, eta horien egileek (41 artista) komikitik hausnartzen dute Picassoren mitoaz eta imajinario kolektiboan duen integrazioaz.
Bi erakusketa nagusi horiez gain, Bea Lemaren (Komiki Sari Nazionala irabazi berri duena) ilustrazio brodatuak, J.J Chasen fikziozko literaturako klasikoen azal originalak eta Cristina Navarlazen proposamen harrigarria ikusi ahal izan ditugu.
Gure ikasleek Mafaldarekin eta Hulk sinestezinarekin topo egin ahal izan dute eta erakusleiho ilustratuak bisitatu ahal izan dituzte.