Ekainaren 13an, IES Zizur BHIko irakasle talde batek ekimen bat egin zuen institutuko patioan Israelek Gazan egindako sarraskia irudikatuz. Ekintza honek 20 astez atsedenaldietan egin diren elkartasun elkarretaratzeei itxiera eman zien. Ekitaldiak Emel Mathlouthi “Nací en palestina” abestia izan zuen oinarri eta patioan zeuden ikasleak ikusle gisa batu ziren. Gorpuen simulazioa egiteaz gain, komunkatu batean dagoeneko eraildako ia 40.000 pertsona, sortutako gosete egoera, eta eraitsitako milaka etxebizitza, eskola eta lantokien ondorioak salatu ziren. Horrekin batera, hilabete hauetan sarraskitutako hainbat palestinarren izenak irakurri ziren, hezkuntza-komunitate gisa errealitate krudel hori salatu beharra aldarrikatuz. ¡Genozidioa gelditu! ¡Palestina askatu!
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/06/Acto-Palestina.jpg)
Bideoaren esteka: https://drive.google.com/file/d/1OdqAzlj4eKQg5NyqHPSZvGavBuY76uWY/view?usp=drive_link