Osasun-eskolen sarearen eskutik ,Zizurko institutuak hurrengo proiektua eraman du aurrera aurten:”Edari energetikoak: kontsumoa eta nerabezaroan dituen ondorioak”. “Edari energetikoak” deituriko edarien kontsumoaren gorakadak, haien erabilgarritasunari eta araudi erregulazioari buruz gizartean dagoen nahasmenduak eta ikasleengan sortzen duten erakarpenak, proiektu hau aurrera eramateko arrazoiak eman dizkigu. DBHko 4. mailako kultura zientifikoa, DBH 4.mailako Zientziak Sakontzen eta Batxilergoko 1. mailako anatomiako ikasleek eraman dute aurrera. Emaitzei eta ondorioei dagokienez, joan den maiatzaren 22an jolas orduan informazio-gune bat antolatu genuen: Zer dakigu edari energetikoei buruz? Publizitate engainagarria? Arriskutsuak al dira osasunerako? Zein da konposizioa? Gure edari energetikoa egin genuen baita ere.
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/06/IMG-20240522-WA0042.jpg)
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/06/IMG-20240522-WA0048.jpg)
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/06/IMG-20240522-WA0036.jpg)
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/06/IMG-20240522-WA0014.jpg)
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/06/Portada_bebidas_energeticas.jpg)