Aurreko urteetan bezala, IES Zizur BHIko ikasleek Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak babestutako “Eskola-adineko Gorputz- eta Kirol-jardueren Programan” parte hartu dute. Horretarako, Gorputz Hezkuntzako Mintegiak, ikasturte osoan jolas-orduetan jarduera ludikoak eta kirol-jarduerak antolatu ditu, modu horretan, jarduera fisiko osasungarrien balioak indartu ditu. Ia 500 parte-hartzaileek, DBHko 1. mailatik hasi eta batxilergoko 2. mailara arte, askotariko joko eta kirolez gozatu dute: Baloia errea, Bankubaloia, Colpbol, Rugbyzesto, Boleibolon, Gaztelua, Futbol-ero, Pinfubotea, Futboltxo, Saskibaloia eta Boleibola. Ekimen honen helburuak, eguneroko bizitzan kirol-ohiturak mantentzearen garrantzia indartzeaz gain, elikadura osasungarriaren, kiroltasunaren eta errespetuaren balioa ere ikastea izan da, txapelketetan parte hartu nahiz publikoak izan.