Beste ikasturte batez, ikastetxeak IRAKURKETA EPIZENTROAK deituriko proiektuan parte hartu du, azken urtean gaztelaniaz zein euskaraz argitaratutako gazte eleberri onena aukeratzeko helburuz. Parte hartu duten ikasleek, DBHko 2. eta 3. mailako 15 neska-mutilek, hiru eleberri irakurri dituzte, Nafarroako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin solasaldi dialogikoetan parte hartu dute, eta Navarro Villoslada BHIn egin zen sari-banaketan parte hartu zuten, finalistak elkarrizketatuz.
Ikastaro honetako irabazlea Patricia García-Rojo izan da, El verano en que llegaron los lobos lanarekin, gaztelaniazko modalitatean. Eta Patxi Zubizarreta, euskarazko Zerria lanarekin.
