Iaz lehiaketa bat proposatu zen IES ZIZUR BHIren logoa aldatzeko. 3 proposamen onenetatik abiatuta diseinatu da Institutuaren logo berria. Hau da zuri-beltzeko eta koloretako logo berria.
Berriak
PATIOA BERRITZEA.
Institutuko patioa eta pistak berritu berri dira. Patioaren egokitzapena
IKASTURTE BERRIAREN HASIERA.
Urtero bezala, ikasturtea ikasleei ongietorria emateko jardunaldiekin hasten da.
Irailaren 8an, harrera / Acogida 8 septiembre
Xabierko Gaztelu Museoak Zizur BHI ikastetxeko erlijioko ikasleak saritu ditu
Erlijioko 21 ABCko ikasleek sari bat jaso dute Xabierko gazteluko Heriotzaren Dantzaren inguruan egindako lanagatik. Lan horretan, eskola-jarduerak sortu dituzte, pintura gotiko hori eta haren garrantzia ezagutarazteko. Jarduera horiek Haur Hezkuntzatik Batxilergorako etapetan diziplinartekotasunez egiteko pentsatuta daude.
19/20 2. batxilergoko ikasleei agurra
Konfinamendua zela eta, iazko ikasturtean ezin izan genuen 2. batxilergoko ikasleei agurra-ekitaldia eskaini ez eta taldekako argazki oroigarriak egin ere. Ikasturte amaiera honetan, ahal zutenek behintzat gurera etortzea nahi izan dugu, oparitxo bat eman eta argazki horiek egin ahal izateko. Argazkian, hurbildu ziren ikasle-ohiak agertzen dira Nerea Saldíasen kamerara begira, irrifartsu.
BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEEI AGUR-EKITALDIA 2020-2021
Joan den ostiralean IES Zizur BHIko ikasleek graduazioa ospatu zuten. Agur-ekitaldia patioan egin zen, eta zeremonia xume eta hunkigarria izan zen. Aritz Buldainek eta Anne Nietok zeremonia dotorea zuzendu zuten, eta hitzaldi hunkigarriak, musika emanaldiak eta urteetan pilatutako oroitzapenak ez ziren falta izan. Horrelako urte lazgarri baten ondoren, eta azken momentu arte ekitaldia egin ahal […]
Nerea Bermejo, bost errekor nafar hilabete batean
Nerea Bermejo gure ikasle ohiak, hilabeteko epean bost errekord hautsi ditu, azkena 400 metro hesidunen diziplinan. Bere ahizpa Anek ere atletismoa egiten du Ardoi Zizur Nagusiko taldean, eta aukera izan dute elkarrekin lasterketa egiteko, 4x400ko erreleboetan. Nerea gero eta hurbilago dauka Tokyoko Joku Olinpikoetarako gutxiengoa lortzea. Aupa Nerea! https://www.noticiasdenavarra.com/deportes/mas-deportes/2021/06/15/nerea-bermejo-cinco-records-navarros/1155783.html
Udaberriko torneoa 2021
Gure ikaslea den Markel Perez Bueno (11L), berriki Barañainen jokatu den 2021ko Udaberriko Txapelketan txapeldun atera da, bere mailan, bertako Antimasberesi 18-6 irabazi ondoren. Argazkian, gure pilotaria Unai Laso profesionalak lagunduta agertzen da, eskuetan irabazitako garaikurra duelarik. Zorionak, txapeldun!
INGELESEZKO KULTURARI BURUZKO HITZALDIAK
Ingeleseko Departamentuak Bristoleko irakasle batekin ingeles-kulturari buruzko hitzaldiak eskaini ditu. Zenbat herrialdek osatzen dute Erresuma Batua? Zein da bakoitzaren ikurra? Nola osatu da Erresuma Batuko bandera? Zenbat te kikara kontsumitzen dira egunero? Zer informazio duzue Errege Familiari buruz? Zer esan nahi du Llanfairpwllgwyngyll hitzak? Bitxikeria eta galdera asko azaldu ziren hitzaldi hauetan.