Abenduaren 17an batxilergoko 2. mailako Zientzien ibilbideko ikasleek Adimen Artifizialari buruzko zientzia-dibulgazioko hitzaldi bat izan zuten. Hizlariak Humberto Bustincek, Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko NUPeko katedradunak, Adimen Artifizialaren historia eta industrian, medikuntzan edo ikerketa zientifikoan izan dituen aplikazioak aztertu zituen, eta eguneroko adibideak erakutsi zituen, non IAren erabilerak funtsezko papera duen.
Berriak
AHOZKO NARRAZIO SAIOA INÉS BENGOAREKIN (11K-11L)
Abenduaren 15ean Inés Bengoa ipuin kontalariaren bisita izan zuten D ereduko DBHko 1. mailako ikasleek, eta lau istorio interesgarri kontatu zizkien. Ikasleek barre egin zuten, ezustekoren bat ere eraman zuten eta, batez ere, izugarri disfrutatu zuten.
AGUXTIN ALKHAT IES ZIZUR BHIn
Atzoko egunez, hilak 15, DBHko 14K eta 14L taldeko ikasleek “Musikariak Ikastetxean” programaren bitartez, Aguxtin Alkhaten bisita izan zuten. Armendaritzeko abeslariak bere musika ibilbidearen berri eman zien, lanen aurkezpena eginez eta hainbat abesti kantatuz.
SAN MILLÁN DE LA COGOLLARAKO IRTEERA, GIZATERIAREN ONDAREA
DBH 3. mailako ikasleak Suso eta Yuso monastegiak ikustera joan ziren abenduan. Bertan euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lehenengo testigantzak (Glosas Emilianenses) behatu zituzten eta bertan bizitako Gonzalo de Berceori buruz ikasi zuten; bera izan zen lehen idazle ezaguna gaztelaniaz. Horretaz gain, Erdi Aroko liburuen ilustrazio tailerra egin zuten.
IES ZIZUR BHIk EUSKARAREN ASTEA TXALAPARTAKO ERRITMORA AGURTZEN DU
IES Zizur BHIk bi tailer eta kontzertu didaktiko batekin agurtuko du Euskararen Astea. Tailerretan zein kontzertuan, ikasleek musikaz gozatzeko eta txalapartari buruz ikasteko aukera izan dute. Perkusio instrumentu horren ezaugarri nagusia da 2 txalapartarik jo behar dutela. Txalaparta sagardoa egiteko lanekin lotuta zegoela ikasi dugu Huntsunekin. Tresna honen historia ere errepasatu dugu. 60ko hamarkadan bi […]
SOKATIRA EUSKARAREN ASTEAN
Euskararen Astearen barruan, DBHko ikasleek euskal herri kirol hau pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan dute.
Rap saio didaktiko
Azaroaren 23an, asteartea, D ereduko 3. DBHko ikasleak Rap saio didaktiko batean parte hartu zuten, Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan. Ikasleek oso azalpen atsegina jaso zuten Rap estiloaren ezaugarriei buruz, Elena Caballero musikari bizkaitarraren eskutik. Azalpen horretan, artistak oso argi utzi zituen Rap-aren ezaugarriak eta estilo horretan dauden genero-desberdintasunak , gizonak nagusitzen baitira emakumeen presentziarekin konparatuz. […]
XABAT ILLARREGI ETA EKHIÑE ZAPIAIN BERTSOLARIAK ZIZUR BHIn
Azaroaren 30ean, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak ZIZUR BHI ikastetxera joan dira 4 bertso- tailer emateko eta D ereduko ikasleek parte hartu duten emanaldi bat emateko. Ikasleek asko gozatu duten emanaldi honetan.
EUSKAL KIROLARIAK IES ZIZUR BHIRA HURBILDU DIRA
Azaroaren 29an, ZIZUR BHI bisitatu dute Unai Laso pilotariak, June Aldaregia piraguistak eta Maitane Zalba futbolariak. Batxilergoko 1. mailako D ereduko ikasleek Mikel Barberenak zuzendutako mahai-inguru batez gozatu ahal izan dute. Mahai-inguru horrek hiru ardatz nagusi izan ditu: euskarak bere bizitzetan duen garrantzia, kirolariak zaindu behar dituzten ikasketen inportantzia eta generoen arteko aldea kirolean. Solasaldi […]
A25 Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
Joan den ostegunean, azaroak 25, institutuan ospatu genuen efemeride triste hau, ikasgelako hainbat jardueraren eta jolastokian egindako zenbait ekintzen bidez. Batxilergoko neskek irakurritako komunikatuan agerian geratu zen emakumeen aurka erabilitako indarkeria mota guztiek bere horretan jarraitzen dutela, aurreko ikasturtean institutuan bertan egindako inkestan jasotako datuak aipatuta, eta indarkeria desagerrarazteko beharra. Vídeo – Bideoa