Martxoak 31ean DBHko bigarren mailako ikasleak Zaragozara joan ziren, Gizarte Zientzietako departamenduak antolatuta. Irteeraren helburua kurtsoan zehar Geografia eta Historia ikasgaian landu ditugun edukiak lantzea eta sakontzea izan da, Antzinarotik Erdi Arora arte. Izan ere, Zaragoza antzinako Caesaraugusta hiri erromatarra izan zen eta erromatar harresiak ikusteaz gain, erromatar Foroa eta Antzokia ikusi zituzten. Horrtaz gain, […]
Berriak
MIS AMIGOS DE ENTONCES
Pasaden martxoak 25ean, arratsaldez, IES Navarro Villoslada institutuko Mis amigos de entonces musikala ikustera joan ziren hainbat ikasle, Gaztelania eta Literatura depertamentuko irakasle batzuekin batera. 27ko belaunaldiko hainbat kidek “Residencia de Estudiantes” delakoaren baitan bizitakoak kontatzen ditu antzezlanak. Garcia Lorca, Dali eta Buñuel famatuek oholtza partekatzen dute historikoki hain ezagunak izan ez diren emakumeekin: Maruja […]
Atapuercara bidaia: gure iraganaren inguruko hausnarketa.
Filosofia Departamentuak programaturiko irteera, historia, biologia eta ingeles departamentuekin partekatua
FEDERICO, UNA PALABRA HABITADA
DBHko 4. Mailako ikasleak Federico Garcia Lorcaren bizitza eta obraren emanaldian izan dira Zizurko kultur etxean. Verdelimonar konpainiako Montse Zabaltza eta Nanna Sánchezen eskutik, Espainiako literaturako idazle unibertsalenetako baten emanaldiaz, musikaz eta dantzaz gozatu dugu.
MARIKUELAREKIN BIDAIATZEN
Gaztelerako departamentuak antolatuta eta FIRAri esker Marikuela kontu kontalaria gurekin egon da aste honetan . DBH 1. mailako ikasleak bere kontuekin “Sanqueteví”, “Sanquetedije”, “Sanquetemerendé” eta “Sanquetealmorcé” herri ikusgarrietara bidaiatzeko eta bertako biztanleak ezagutzeko aukera izan dute. Herri hoietan, ogi bereziak egiten dituen okina edota bere ohean mendiak igotzen dituen mutila ezagutu ahal izan dituzte.
Eureka! Zientzia Museoan
Aurreko martxoaren 14 eta 15ean ikastetxeko hirugarren mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ikasteko aukera izan zuten, “Biologia eta Geologia” eta “Fisika eta Kimikako” ikasgaietaz disfrutatuz.
Ekainberri
Pasa den martxoak 9an Ekainberrira joan ziren DBH 1. mailako ikasleak, Gizarte Zientzietako departamentuak antolatuta. Ekainberriko aitzuloa eta museoa Zestoan daude (Gipuzkoan) eta UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen aitzuloan aurkitzen diren euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarriak. Hortaz, irteeraren helburua labar-pinturak ezagutzea eta lurralde horretako gizakiaren kulturaren jatorriaren berri izatea izan ziren.
MUSIKARIAK IKASTETXEETAN: ESTI MARKEZ
Otsailaren 23an Esti Markez abeslaria gure intstitutoan egon zen DBH ko 11L eta 11K taldeko ikasleekin hitzaldi-kontzertua eskeintzen musika gelan. Musikariak Ikastetxeetan konbenioteik sortutako jarduera izan zen, kasu honetan Aiako (Gipuzkoa) abesalriak bere ibilbide musikalaz aritu zen eta abesti bat nola sortzen eta garatzen duen kontau zigun ere, beste hainbat gauzaz aparte. Gainera, berak konposaturiko […]
INAUTERIAK IES ZIZUR BHI IKASTETXEAN
Desfile bat izan zen patioan. Ospakizunaren tonua oso alaia izan zen. Mozorrotutako irakasle eta ikasleek abestu eta dantzatu zuten musikaren doinuan. Bazegoen epaimahai zorrotz bat ere desfilea puntuatzen. Inauteriak ikasturte bukaera alai eta positibo baten hasiera izatea nahi dugu.
Leire Sancho ikasle ohia, MIR azterketan lehena izan da Nafarroan (19. estatu mailan).
Gure ikasle ohia Leire sancho San Martín astraindarra, estatu mailako MIR azterketan 19. gelditu da, oso prestakuntza arduratsua egin ondoren. Oraindik ze espezialitate egitea erabaki ez badu ere, kardiologian bere gustukoenetan dago. Zorionak!!! Diario de Noticias Diario de Navarra