Joan den apirilaren 27an, musika ikasgelatik kalera ateratzean datzan “Musiqueando” jarduera egin zen estatu mailan. Zizur BHIk DBHko 1. mailako lau talderekin parte hartu zuen, eta Kultur Etxeko enparantzan izan ginen 4. eta 5. orduetan, klasean landutako errepertorioa interpretatzen hainbat instrumentu erabiliz: txirulak, ukeleleak, zotzak, gorputz-perkusioa eta ahotsak.