Joan den larunbatean, 2023ko maiatzaren 6an, IES Zizur BHIko 2. DBHko bost ikaslek Nafarroako Matematikako XXXV Olinpiadan parte hartu zuten. Gure zentroa ordezkatzera etorri ziren: Ainara Iriarte Zabalza (12K), Aimar Larrambe Iriarte (12K), Josu Mihura Zabaco (12A), Paula Albéniz Cía (12D) eta Jon Santos Tirapu (12D).
Proba, binaka 6 problema logiko-matematiko ebaztean datzana, San Adriango BHIn egin da, eta ikasleentzat esperientzia aberasgarria izan da.
Matematika Mintegitik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten ikasleen familiei euren lankidetzagatik, haien inplikaziorik gabe ezin izango bait zen jarduera hau aurrera eraman.
Eta nola ez, partaideen ahalegina nabarmendu nahi dugu, larunbat goiz batean Matematikari buruz «pentsaratzera» animatu baitziren. Zorionak guztioi, eta bereziki hirugarren saria irabazi duen Paula Albéniz Cía-ri.