Beste behin ere, IES Zizur BHIko ikasle batzuk Nafarroako Kirol Jokoetan lorpenak izan dituzte:
Zizurko Ardoiko MARKEL PEREZ BUENO (13K) eta OIER GOÑI AZNAREZ (13K) bikoteak (argazkian, eskubian) Nafarroako Kirol Jokoen 2. mailako kadeteen Txapelketa irabazi du, Ardoiko ENEKO ERASO MONREAL (14L) eta AIMAR GOMEZ BASURTO (13L) beste bikoteari, 2023ko apirilaren 29an, Zizurreko frontoian jokatu den finalean 22-12 irabazi eta gero. Zorionak guztiei!