Asteazkenean, hilak 22, DBHko 1. mailako ikasle guztiek Zizurko anfiteatroan Laura Pérez de Larraya idazlea ezagutzeko zortea izan zuten. Crónica de la hija del viento trilogia fantastikoaren egileak irakurlearen eta idazlearen esperientziei buruzko gogoeta egin zuen gurekin. Eskerrik asko Zizurko Liburutegiari topaketa hau antolatzeagatik!