Joan den martxoaren 11-an, Berdintasunaren aldeko V. Lasterketa burutu zen, “Kirola eta Jarduera Fisiko” hautazko irakasgaiko 2. batxilergoko ikasleek antolatuta. Lasterketaren helburua berdintasunean bizi den gizarte baten beharra agerian uztea izan zen. Horretarako, 8 orduko lasterketa antolatu zen, eta lekukoa korrika egun osoan zehar mantendu behar zen. Aldi berean, hainbat ekitaldi antolatu ziren; aurpegi margoketa,, puzgarriak, zumba, kontzertuak, txaranga, batukada, berdintasunaren aldeko mural bat margotu, herriko talde feministaren laguntzarekin mural bat ehundu eta abar.
Goiza jendetsua izan zen eta haur txikiak ikusi ziren parke osoan zehar korrika, gurasoak euren seme-alabekin lasterketan parte hartzen eta adineko pertsonak antolatutako jarduerez gozatzen. Horrela, egun ludikoa eta aldarrikatzailea aldi berean lortuz.
Ekimen polit honi esker, ikasleak berdintasunaren alde murgildu dira, eta beraien herriari aldarrikapen-jaiegun bat eman diote. Udaletik, familietatik, eta parte-hartzaileetatik zorionak eman dizkiete ikasleei. Berriro ere arrakasta izan dugu, argi eta garbi. ZORIONAK Batxilergoko 2. mailako ikasleei.