Nafarroako Herri Kirolen Federazioak diziplina horri buruzko tailer praktikoak eman dizkie DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei. Ikasle hauek landa munduan tradizioz egiten diren kirol modalitate ezberdinez gozatu zuten. Ekimen hau ZIZUR BHIko Euskara taldetik abiatzen da eta gure ikasleei Nafarroako kultura eta kirola hurbiltzeko beharra azpimarratzen du, hizkuntzaren eta kulturaren artean harreman estua dagoelako eta hizkuntzarik gabeko kultura ulertzea ezinezkoa delako, eta alderantziz.
You are here: Home / Berriak / EUSKARALDIAREN AURRERAPEN GISA, HERRI KIROLAK ZIZUR BHI INSTITUTURA IRITSI DIRA