Joan den irailaren 14ean, txupinazoaren aurretik, Zizurko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zen ekitaldian, gure institutuko 2. batxilergoko ikasleek “GAFAS LILAS-BETAURREKO MOREA” saria jaso zuten. Sari hau Berdintasunaren aldeko Lasterketa antolatzeagatik eman zitzaien eta alkatearen eskutik jaso zuten. Lasterketa hau urtero “Jarduera Fisikoak eta Kirola” hautazko irakasgaiaren barruan antolatzen da eta dagoeneko 4 edizio izan ditu, Zizurko herritarren parte-hartze nabarmenarekin eta herrian arrakasta handia lortuz. Lasterketarekin batera, gai honekiko sentsibilizazioa lortzeko eta hezkidetza lantzeko hainbat jarduera ere egiten dira Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeetan. Gainera, aipatu behar da udalaren eta herriko hainbat kolektibo eta babesleren inplikazioa ere lagun dugula, aipagarriena Hezibidea guraso elkartearen laguntza delarik. Saria batxillergoko 2. mailako ikasleen eta irakasleen ordezkaritza batek jaso zuen. “Oso pozik gaude aitorpen hau jasotzeagatik, esfortzu eta inplikazio handia eskatzen digu eta beti eskertzen da zure lana baloratua izatea”.