Pasa den larunbatean, 2022ko maiatzaren 7an, IES Zizur BHIko 2. DBHko lau ikaslek Nafarroako Matematikako XXXIV Olinpiadan parte hartu zuten. Edith Ara Amigot, Amaya Denisa Gavrila Stanci, Iria Arribas Astorgano eta Ekaitz Iriarte Delgado bertaratu ziren gure ikastetxea ordezkatzera.
Binaka 6 problema logiko-matematiko ebaztean zetzan proba, Iruñeko Salesianos eskolan izan zen, ikasleentzat esperientzia aberasgarria suertatu zelarik.
Matematika Mintegitik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten ikasleen familiei euren lankidetzagatik, haien inplikaziorik gabe ezin izango bait zen jarduera hau aurrera eraman.
Eta nola ez, parte-hartzaileen ahalegina nabarmendu nahi dugu larunbat goiz batean matematikari buruz “pentsatzera” animatu baitziren. Zorionak guztioi, bereziki Edith Ara Amigot-i, bigarren saria irabazi eta ekainaren 24tik 27ra Albaceten eta Cuencan ospatuko den FESPM XXXII. Olinpiada Nazional Juniorrean Nafarroa ordezkatuko duelako.