Pasa den ostegunean, apirilak 28, 1. batxilergoko ikasleek La vida es sueño antzezlan klasikoa ikusi zuten Zizurko Kultur Etxean. “Bululú” bat (antzezle bakarrak jorraturiko antzezlana) ikusteko aukera izan genuen, AEDO TEATRO konpainiako Jesús Torresen eskutik. Maisutasunez helarazi zizkigun Calderón de la Barca idazlearen bertso garrantzitsuenak, eta Urrezko Mendeko antzerki madrildarrean barrena murgildu ginen. Esperientzia ahaztezina, ezbairik gabe.