Urriak 29, ostirala, lehenengo DBHko musika ikasleak, perkusioko kontzertu didaktiko batean parte hartu zuten, eta bertan perkusio munduan tendentzi berrien inguruko ibilbideaz gozatu zuten. Hala nola progresio erritmikoen inguruko musika.
Hainbat kulturetako obra entzun zituzten, polinesiarrak, afrikarrak beste hainbesteen artean, eta perkusioa, ikuspuntu antzerki-performatibo batetik ikusita.
Ikaslegoa modu egokian egon zen eta interes handia nabarmendu zuen musika eta tresna desberdinen inguruan. Galderak ere egin zizkieten interpreteei, eta hauek saioa bukatzerakoan oso gustora sentitu zirela ikasleen harreraz eta jarreraz komentatu zieten musika irakasleei.