Emakume Idazleen Eguna ospatzeko, Gaztelania eta Literatura Mintegiak DBHko 3. mailako eta 4. mailako ikasleendako, bai eta Literatura Unibertsaleko ikasleendako ere, ekimen berezi bat prestatu du, Literaturaren Historian emakumeek duten tokia ikusarazteko, eta, era berean, beraien zenbait liburu gomendatzeko. Hori dela-eta, pasabideetan barna hainbat idazleren iragarki-afixak itsatsi dira eta, horietan, idazle bakoitzaren biografia motz bat, idazlearen irudia, aipu esanguratsu bat eta obra garrantzitsuak jaso dira. Denak mozten ahal dira eta baita eraman ere. Orobat, liburutegiko kortxoan Historian esanguratsuak izan diren idazleak daude ikusgai, bai gaztelaniaz bai euskaraz, bai eta katalanez edo galegoz ere.