Joan den ostiralean IES Zizur BHIko ikasleek graduazioa ospatu zuten. Agur-ekitaldia patioan egin zen, eta zeremonia xume eta hunkigarria izan zen. Aritz Buldainek eta Anne Nietok zeremonia dotorea zuzendu zuten, eta hitzaldi hunkigarriak, musika emanaldiak eta urteetan pilatutako oroitzapenak ez ziren falta izan.
Horrelako urte lazgarri baten ondoren, eta azken momentu arte ekitaldia egin ahal izango zen ala ez jakin gabe, muga bakarra familiek osasun-murrizketen ondorioz parte hartu ezin izatea izan zen. Ikastetxeak omenaldi sentitua egin nahi die guztiei, inork ez bezala sufritzen baitute Batxilergoko 2. mailako ezinegon eta urduritasun guztia.