Abenduaren 21ean, lehenengo aldiz ikastetxean, Gabonetako jertsearen eguna ospatu zen. Pasiloetan eta klaseetan jertse gorriak barra-barra agertu ziren, bai eta elur-reina multzo handi bat eta Aita Noel andana ere. Ingeleseko saioetan Gabonekin lotutako gaiak landu ditugu: abestu egin dugu eta Gabonetako txartelak egin ditugu nahiz eta iratxo batzuei azterketa egitea egokitu zaien.


