Urtero bezala, “Musikariak Eskolan” kanpaina hasi dugu D ereduko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleekin. Jarduera motibagarria da, eta, batzuetan, ikasle batzuentzat euskal kulturaren lotura bakarra dena indartzen du. Hala, urriaren 29an, John Gurrutxaga ikastetxean egon zen gure ikasleen gozamenerako. Hiruhileko honetan beste saio batzuk egingo dira Maite Larburu, Miren Narvaiza eta Mikel Marquezekin.