Pasa den astean, irailaren 18an, Literatur Unibertsaleko batxilergoko 1. mailako ikasleek Kondestablearen Jauregian ospatutako Komikiaren Azoka bisitatu zuten.
Han, Paco Roca, Max, Francis Bartolozzi edo Sandra Uve bezalako egile garrantzitsuen lan originalak ikusteaz gain, emaitza bikainak ekarri zituen sorkuntza tailer batean parte hartzeko aukera eduki zuten. Agur moduan azalpen ilustrazioak eta komiki-sorkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa biltzen zuen gidaliburu baten oparia jaso genuen.
