Apirileko eta maiatzeko lau asteartez Diario de Navarra egunkariko profesionalekin egoteko aukera eduki dugu 4. DBHko Gaztelaniako klaseetan. Kazetaritzan duten esperientzia eta ibilbidea gurekin partekatzeaz gainera, berri faltsuek duten arriskuaz mintzatu ziren, hauek sahiesteko eginbeharrez eta ongi informaturik egoteko erabil ditzakegun bideak zein diren azaldu ziguten. Zalantzarik gabe, ikasgeletan piztutako eztabaidak oso aberasgarriak izan dira.
