Pasa den martxoak 9an Ekainberrira joan ziren DBH 1. mailako ikasleak, Gizarte Zientzietako departamentuak antolatuta. Ekainberriko aitzuloa eta museoa Zestoan daude (Gipuzkoan) eta UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen aitzuloan aurkitzen diren euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarriak. Hortaz, irteeraren helburua labar-pinturak ezagutzea eta lurralde horretako gizakiaren kulturaren jatorriaren berri izatea izan ziren.