Joan den ostiralean IES Zizur BHIko ikasleek graduazioa ospatu zuten. Agur-ekitaldia patioan egin zen, eta zeremonia xume eta hunkigarria izan zen. Aritz Buldainek eta Anne Nietok zeremonia dotorea zuzendu zuten, eta hitzaldi hunkigarriak, musika emanaldiak eta urteetan pilatutako oroitzapenak ez ziren falta izan. Horrelako urte lazgarri baten ondoren, eta azken momentu arte ekitaldia egin ahal […]
Berriak
Nerea Bermejo, bost errekor nafar hilabete batean
Nerea Bermejo gure ikasle ohiak, hilabeteko epean bost errekord hautsi ditu, azkena 400 metro hesidunen diziplinan. Bere ahizpa Anek ere atletismoa egiten du Ardoi Zizur Nagusiko taldean, eta aukera izan dute elkarrekin lasterketa egiteko, 4x400ko erreleboetan. Nerea gero eta hurbilago dauka Tokyoko Joku Olinpikoetarako gutxiengoa lortzea. Aupa Nerea! https://www.noticiasdenavarra.com/deportes/mas-deportes/2021/06/15/nerea-bermejo-cinco-records-navarros/1155783.html
Udaberriko torneoa 2021
Gure ikaslea den Markel Perez Bueno (11L), berriki Barañainen jokatu den 2021ko Udaberriko Txapelketan txapeldun atera da, bere mailan, bertako Antimasberesi 18-6 irabazi ondoren. Argazkian, gure pilotaria Unai Laso profesionalak lagunduta agertzen da, eskuetan irabazitako garaikurra duelarik. Zorionak, txapeldun!
INGELESEZKO KULTURARI BURUZKO HITZALDIAK
Ingeleseko Departamentuak Bristoleko irakasle batekin ingeles-kulturari buruzko hitzaldiak eskaini ditu. Zenbat herrialdek osatzen dute Erresuma Batua? Zein da bakoitzaren ikurra? Nola osatu da Erresuma Batuko bandera? Zenbat te kikara kontsumitzen dira egunero? Zer informazio duzue Errege Familiari buruz? Zer esan nahi du Llanfairpwllgwyngyll hitzak? Bitxikeria eta galdera asko azaldu ziren hitzaldi hauetan.
BIG CHALLENGE LEHIAKETA
DBHko 1. mailako ikasleek Big Challenge lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa hori online egiten da, interaktiboa da eta diseinu erakargarria du, teknologia digitalaren aukerak baliatzen dituena hizkuntzaren ahozko ulermena ebaluatzeko. Ikasle guztiek parte hartu dute, gozatu egin dute eta sari asko irabazi dituzte.