Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Horrekin lotuta, gure ikastetxean hiru ekitaldi desberdin egin ziren egun horretan bertan.
Lehenik eta behin, 9: 00etatik 10: 30era, ekitaldi instituzional bat egin zen Vázquez Montalbán aretoan, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) ordezkariekin. Ekitaldi horretan, Ana Delgadok eta Elena Malaguillak, genero-indarkeriaren biktima diren bi emakumek, euren testigantzak kontatu zituzten eta eskerrak eman zizkieten ikasleei indarkeria matxistaren aurka hartutako konpromisoagatik.
Atsedenaldian, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak Zizurko Udalak deitutako kontzentraziora joan ziren 11:00etan, irakasleekin batera.
Aldi berean, jolas-garaian ere, DBHko 1. eta 3. mailako ikasleek beste ekitaldi batean parte hartu ahal izan zuten institutuko patioan. Ikasleek, aldez aurretik tutoretzetan genero-indarkeriaren aurkako kartelak, leloak eta mezuak prestatu zituzten, eta mural handi batean itsatsi zituzten. Mural hori patioko horma batean zabaldu zen.