Kaixo lagunak
Gu Zizur institutuko Batxilergoko ikasleak gara eta zuek bezala, guk ere umeen eskubideak aldarrikatu ditugu. Jo! Nola dagoen mundua, ezta? Jaterik ez daukaten umeak, umeak lana egiten, ikastolara joateko eskubidea ez duten umeak, neskak derrigorrez ezkonduta, beraien herrialdeetatik (gerrak, gosetea) alde egin behar izan duten umeak….
Batzuetan jantokiko bazkaria ez da gehiegi gure gustukoa, batzuetan ikastea aspergarria da, batzuetan jolastu besterik ez dugu nahi, batzuetan…baina,…..konturatzen zarete ze suertea dugun!!!!
Egin dezagun denok bat umeen eskubideen alde. Munduko ume guztiek guk ditugun eskubideak izan ditzaten.
Besarkada handi bat