Teknologia tailerrak

Ikasgela hauetan, ikasleek teoria eta praktika jarduerak burutzen dituzte.

Bi ikasgela ditugu, bakoitza bi aldetan banaturik: alde batean 25-30 lagunendako tokia dago, klase teorikoak lantzeko pentsatua; beste aldea, tailerreko 9 mahai handiz hornitua da, praktikak egin ahal izateko.

 

 

Aula Tecnología

Honako gauzak ditugu:
- Materiale eta erreminta biltegia.
- Ikasleen lanak gordetzeko armairuak, ikastaldeka antolaturik.
- Tresneria: daratuluak, zerrak.
- Bestelako erremintak ikasgeletan: esku zerrak, aliketak, sargentak, bihurkinak, limak, mailuak, erregelak....
- Konketak.

Teknologia 1 ikasgela Pentium IV motako 15 ordenagailuz hornituta dago, Windows XP sistema dutenak. Sarean konektaturik daude ADSL linearen bidez, eta Interneten sartzeko aukera ere ematen dute.

Ikasgela hau ordutegiaren ia %100ean okupatua dago.

Aurreko orrialdea