Argazkigintza tailerra

Taller de fotografía

ARGAZKIGINTZA TAILERRA.

Bertan Argazkigintza hautazko irakasgaia ematen da.

EZAUGARRIAK ETA DAGOEN MATERIALA:

Bi zatitan banaturiko eremu edo espazioa dugu. Haietako bat gela iluna da, alde hezea dena, non ur konketa eta likidoetarako mahaia dauden; alde lehorrean berriz, handigailuak daude. Seguritate argiz hornitua dago.

Beste zatia, beharrezkoa balitz ilundu zitekeena ere, mahai lana egitekoa da eta bertan mahaiak eta aulkiak ez ezik armairua eta apalategia ere badaude.

5 handigailu, 6 argazki-makina, 2 tripode, negatiboak errebelatzeko ontziak, likidoetarako ontziak eta argazkigintzan aritzeko beharrezkoa den material hauskorra ditugu.

ANTOLAKETA ETA ERABILERA.

Laborategiaren antolaketa eta erabilera bereziki zaindu beharreko kontuak dira, tokia txiki samarra baita eta beti garbia eta hautsik gabea mantendu behar baita, likidoak eta doitasun-aparailuak erabiltzen ditugulako. Aireztatze ona behar du tailerrak eta baliabide eta materialaren zainketa berezia, bestela funtzionamendua txarra edo desegokia izan baitaiteke.

Aurreko orrialdea