Kerik gabe

“Rap” hau HIA irakasgaiko eskoletan egin da, DBHko DC, 3. eta 4. mailako zenbait ikastalderekin landu delarik. Publizitatearen azterketa orokorra egin ondoren droga legalak diren alkohola eta tabakoaren inguruko iragarkien analisia egin zen, eta lan hori guztia bukatzeko “Kerik gabe” aipaturiko rap-a konposatu genuen.

2000. urteko Maiatzaren 31a tabakorik gabeko eguna zela aprobetxatuz, tabako industriaren interesek eragindako manipulazioa zigarroa prestigioarekin, edertasunarekin, kiroarekin loturik agertzen da nahiz askatasunik eza salatu genituen, modu dibertigarriaz beti ere.

Dantza eta abestiaren bitartez, “kerik gabe hobeki bizi daiteke” ideia azpimarratuz, jende guztia, eta gazteak batik bat, libreago izatera gonbidatu genuen, publizitatearen gezurrak ere agerian utzi genituelarik.

 

 

 

(leloa)

Kerik gabe, kerik gabe
hobeki biziko zara
bota zigarrotxoa
bota pikutara.
Kerik gabe, kerik gabe,
ez utzi harrapatzen 
publizitateak 
gezurra du saltzen!

Winstonek saltzen digu
amerikar garbia
Zapore latinoa
Ducadosen ziria
Marlbororen unaia 
tipo ikaragarria
Mezu guzti hauekin
ez zaitezela fida.

Elkartasunarekin
Fortunak lilura
Luckyk opa dizkizu
zori ta lagunak
Camelen gamelua
pelutxezko xarma
Guztiok zin dizute
ligatuko duzula.
(leloa)

Alkitrani buruzko
azalpenik bat (ere) ez
Nikotinaz ordea
hitz bi gutxienez
Ikusiko ez dituzun
hizkiño nanoez
Ohartuko zaituzte
kearen birtutez.

 

Entzuiguzu arretaz
eta hasi pentsatzen
Publizitatearekin
engaina ez zaitzaten
Askatasuna lortu
kerik ez irensten
eta egin gurekin bat
Rap hau rapeatzen.

(leloa)

Hitzak: Maite Segura
Musika koordinazioa: Iñaki Urrutia

Aurreko orrialdea