Euskal Mitologia | |||
0![]() |
IHIZI:
Mariren Otsabiako eta Austokietako haitzuloen zaindaria, horregatik zezen gorri honi askotan Austoki edo Oxabi bezala deitu izan zaio. Lizartzako mendietan batetik bestera ziztu bizian suzko jantzian bildua ikusia. Jokaera txar edota gaiztoren bat egiten duen gizakia zigortzeko agindua omen du berekin jeinu honek bere suzko adarrekin mehatzen ditu nasturaren kontra altxatzen diren biztanleak. Behin batez haitzulotik ihes egin eta inguruko gizakiak izutu zituen Ihizik Mariren baimenik gabe, hargatik Marik berak soilik entzun zezakeen zintzarri bat jarri zion. Badirudi leizezuloetan agertu izan diren gizaki paleolitikoaren margoak Ihizi eta antzeko animali jeinuen omenez egin zirela. |
||
AIDEGAXTO:
Ekaitz nahiz haize eranuntsien jenio maltzurra dugu Aidegaxto. Berak gidatzen ditu tximistargi eta trumoitzar denak baserri nahiz zoroen aurka. Gizakiaren alde erregutzeko argizari bedeinkatuak behar dira piztu eta, mingotsbelarra eskuetan dugula, ekaitza gura den lekura gidatu. Aidegaxtok bere tximistak baserriaren kontra ez bidetatzeko, ohitura de aizkora bat ahoz gora jartzea atariaren parean. Ohitura horrek, ezinbestean, thor-en mailuaren eta jupiterren gezien mito ideoeuroparra dakarkigu. Euskal kostaldean oso hedatua dago. Aide jenioa itsasotik lambro itxuran mozorrotuta datorrelako ustea, eta bahin gari zelaietan edo soroetan dagoela uztak desegin eta gizakiarentzat gaitzak ereiten dituela. Bakion, Bertmeon, Aian, eta Seguran, adibidez, Lainogaxtori egotxi zioten izurrite lazgarri baten errua. Hala, gaitz kutzakorra areagotu ez zedin, artaldeak erabili zituzten karriketan lasterka, izurritea ardiek eramango zutelakoan. |
![]() |
||