Gaur egun, nahiz eta ikastetxe hura utzi genuenetik jada bost urte iragan diren, oraindik ere gogoan ditugu  han igarotako urte zoragarriak.

      Aurten, ikastetxe publikoak bere 25. urteurrena ospatzen du. Bertatik beraz, urtero ehundaka ume pasatzen dira, astero, egunero, orduro... gauza berriak ikasiz eta bakoitzak bere oroitzapenak sortuz eta barneratuz.

      Ikastetxe honetako hainbat ikasle ohik, bere oroitzapenak kontatu dizkigute. 

   

      Hoy en día, aunque ya hace más de cinco años que acabamos la educación primaria en este centro, todavía recordamos aquellos maravillosos años.

      Este año el centro cumple  sus 25 años. Cientos de niños pasan cada año por el colegio, aprendiendo cada semana, cada día, cada hora... aprendiendo cosas nuevas y creando sus futuros recuerdos.

      Antiguos alumnos, comparten hoy con nosotros anécdotas que recuerdan.

David Climent


Oroitzen naizen bezala, aste guztietako astearteetan azkeneko bi orduetan tailerrak izaten genituen. Tailer hauetan mota askotako gauzak egiten genituen, adibidez; Petri izeneko irakasle batekin txontxongiloak eta Lutxi deiturikoarekin berriz, marketeria. Beste askoetan gauza interesgarriak egin genituen.

Hodei Alzueta

        

             Gogoratzen ditut Zizurko ikastetxean nengoela Iñaki (alias Bartolo) eta Jabierren arteko liskarrak. Gehienetan, jokoen ondorioz sortzen ziren, baina batzuetan besterik gabe joka hasten ziren. Ukabilkadak, ostikoak... dena balio zuen, ez zegoen legerik joko trakets honetan. Borrokan hasten zirenean, guztiok inguratu egiten genituen borroka nola garatzen zen ikustera. Oihuka hasi egiten ginen hil ala biziko borroka balitz bezala, Erromatarren koliseoan legez. Aurpegietara begiratzean tentsioa eta kontzentrazioa ikusten genuen eta azala gorri-gorri jartzen zitzaien burutik jota baleude bezala. Batzuetan odolez amaitzen ziren benetako guden antzera eta bukatzean, irabazlea zoriontzen genuen eta besarkatzen genuen jokalaria gol bat sartu balu bezala eta galtzailea, berriz, baztertuta gelditzen zen. Azkenean, Iñaki, liskarretan beti galtzen zuena, ikstetxetik joan behar izan zuen, beraren aurka guztiok azaltzen baikinen

 

Urtzi Azkona

Gogoratzen naiz bi gauzataz. Lehenengoa, gure irakasle bat, Pilartxo izena zuena. Hau burutik jota zegoen, makil batekin jotzen zigulako. Egiten zigun zerbait, landareak etabar oparitzea eta aldizka irakasle lana egitea esaten zigun. Irakasle hau gure gurasoei esker ikastolatik bota zuten.

 

Nire bigarren oroitzapena errekreotan geneukan borrokak dira. Ia borroka guztiak San Fermin ikastolara joan zen mutiko baten kontrakoak ziren. Orain hori pentsatzerakoan pena ematen dit, baina 7 urte genituenean ez genuen honelakorik ezer sentitzen.