Laborategiak

§         Fisikako laborategia
§         Kimikako laborategia
§   Biologia eta geologiako laborategia

 

Praktiken antolaketa eta gauzatzea.

        Laborategiko praktikak talde guztiekin egiten dira, antolaketa ikasmaila eta ikasle kopuruaren arabera izaten delarik.
Praktika bakoitza 2-3 laguneko taldeak egiten du eta ohikoa izaten da lan postuak eta lan taldeak ikasturte osorako finkoak izatea.
Talderen batean banaketa edo desdoblaketa egiten bada, praktikak astean behin egiten ohi dira. Ikastaldearen erdia irakasle batekin laborategira joaten da, eta beste erdia beste irakasle batekin ikasgelan gelditzen da errefortzu eta zabaltze jarduerak  landuz. Txandaketa izaten da asteka. 
Desdoblaketa egiteko irakasle aski ez bada, ikastalde osoa joaten da laborategira, normalean unitate didaktiko bakoitza bukatutakoan, unitate horrekin zerikusia duten jarduerak egitera. Egun batean edo bitan unitateko joan ohi dira.
Praktika egin baino lehen gidoia ematen zaie ikasleei. Bertan helburuak, jarraitzeko prozedura eta ikasle baloitzak bere koadernoan erantzun beharko dituen galderak doazkie, gero zuzenduko direnak. 
Praktikak ebaluatu eta kalifikatu egiten dira, beti ere ikasmaila eta egiteko baldintzak kontuan hartuko direlarik. Dena den, irizpideak mintegiko programazioan agertzen dira eta hau guztia jakinarazi egiten zaie ikasleei ikasturte hasieran, irakasgaia osatzen duten beste aspektu guztiak bezalaxe.         

 

Fisikako laborategia

Instalazio elektrikoa duten mahai mugikorrak ditu, hiru konketa, neurrian eginiko armairu finko handia eta txikiagoa den beste armairu bat.
Armairu finkoan telebista eta bideoa instalaturik daude, Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika mintegien erabilerarako.
Hainbat arlo ikasi ahal izateko materiala ere badugu, hala nola Mekanika (kronokontagailua, erorketa librea ikasteko aparailua…), Hidrostatika, Optika, Elektrizitatea eta Magnetismoa, baita Uhin Fenomenoak ere (uhin ontzia…).
Mintegian ikasten diren gaiei buruzko bideo pelikula batzuk ere baditugu.
Física
Química

Kimikako laborategia

Laborategi hau iaz hornitu genuen eta horretarako altzari profesionalak jarri ziren, hots, Kimikako benetako laborategi batean erabiltzen den materiala. Hiru mahai bikoitz eta bat solte ditu, bakoitzak dagokion konketa eta azpiko armairua duela, instalazio elektrikoa, gasak izateko apalategia eta biltegi moduan erabiltzen diren armairuak.

Ur distilagailua, gasen legeak egiaztatzeko aparailuak, ph-ren neurgailua, irabiagailu magnetikoa, Daniell pila, beirazko materiala eta maila eta ziklo guztietara egokitutako praktikak egin ahal izateko erreaktiboak

Biología y Geología

Aurreko orrialdea