Euskal mitologiako pertsonaia nagusiak

Egileak: Alaine Iriarte, Goizeder Iraola, Odei Arroyo, Oihan Iturria, Unai Marcos, Aritz Erviti eta Isaac Vicente


Lan honetan ikus daitezke euskal mitologiako pertsonairik ezagunenak:
· Sorginak
· Mari
· Basajaun eta Basandere
· Tartalo
· Jentilak
· Lamiak
· Akerbeltz


SORGINAK

Sorgina naturaz gaindiko indarrak, magia errituak burutzen dituen pertsona da. Kristautasunaren ikuspegitik deabruaren laguntza edo eragin gaiztoa duen pertsona da. Sorginak, euskal mitologiako jeinu gaiztoak dira, Mariren esanetara dagoen numena.

Sorginak akelarre deituriko bilkuretan elkartu ohi ziren, kobazuloetan normalean. Emakume eta gizon bihurriak ziren, non bere ohiturak eta erritoak egiten zituzten. Nafarroako sorginen kobazulorik ezagunena Zugarramurdin kokatuta dago

Sorginei leporatutako gaitzak erabat asmatutakoak ziren eta aitortzen zutenean torturaren medioz izaten zen. Horretarako herriek inkisidoreei deitu egiten zioten. Sorginen aurka egin ziren jazarpenik handienak, 1480tik-1520ra eta 1580tik-1670ra izan ziren.

Mitoak dioenez, sorginen boterea gauerditik oilarraren lehen kantura bitartekoa da. Mariren (euskal mitologiako beste pertsonai bat) morroitza eta laguntzailetzat hartu izan da sorgina. Honen lana lapurretan zebiltzanei hamarrekoa kentzea zen. Haren desagertzea Eibar deituriko jaunari egozten zaio.

Beraien izatea zalantzan jarri arren, errespetuz ahoskatzen da sorgin hitza.

 

MARI

Euskal Herriko pertsonaiarik esanguratsuena eta maitatuena da. Egunez eta gauez bizirik dirauen ororen jainkoa. Izen asko ditu: Anbotoko lamia, Marigazto, Maria, Aralarrama, Andre Mari...
Itxura anitzetan mozorratzen da gure jainkosa, zenbaitetan bele edo arrano beltzez itxura aldatuta, bestetan zuhaitz, zaldi, zekor edo aker gorriren eran. Baina ohikoena suzko higitai jantzietan bilduta, zeru ertza zeharkatuz bere senar Sugarren xerka, hara eta hona ekaitzez eta lehortez gizakiaren handinahikeriak zigortuz.
Mari pertsonaia nagusi duten kondaira asko gorde dira herriaren memorian, eta ia denetan bere sendia eta natura babesten azaltzen da. Ezagunenetarikoa Mari gizaki izatetik jainkosa izatera nola aldatu zen kontatzen duena da: Bazen bost haur zituen familia bat, eta amak inolaz ere ez zituen seme-alabak bataiatu nahi. Behin, aitak umeak eta ama sokaz lotu zituen gurdira eta bataiatzera eraman zituen. Luze gabe ama sutan bildu zen eta lokarriak erretzen zituen heinean oihu egin zuen: “haurrak zerurako baina ni neu mururako” ordutik burumendiko leizearen atarian azaldu ohi da ama Mari.
Mari lur azpian bizi da eta kanpora edozein haitzulotatik irteten da; horregatik ezagutzen dute leku askotan.


BASAJAUN

Oihan eta basoetako jauna zen. Iletsua zen, eta gorputz izugarri handia zuenez batzuk diote Olentzerorekin geratu zen azken jentila izan omen zela. Orokorki, baikor hitz egiten da basajaunari buruz, Euskal Herrian nekazaritza zabaldu zuela esaten zen: hura engainatu eta gizon batzuek garia eta artoa lapurtu eta hauek nola landatu jakin baitzuten. Zenbait lekutan Anxo deitu izan zaio, Anxo jeinu edo jainkotzat hartu izan dute, trikuharriak eraiki zituena.
Kondaira batek dioenez, afal ondoren, Ezterenzubiko behizain batzuek ogi puxketa bat uzten zioten Anxori. Gau batez, gazte bat gogoratu zen soilik Anxori ogia uzteaz, eta Anxok jantziak lapurtu zizkien beste behizain guztiei. Biharamunean, behizainek gazteari lapurtutako arropak berreskuratzen laguntzeko eskatu zioten, eta trukean txahal bat opari emango ziotela esan zioten. Anxo basajaunak jantziak itzuli zizkion gazteari,eta txahalari 101 makilakada emateko agindu zion. Gazteak mandatua bete eta xahalak 101 kume izan zituen.

 

BASANDERE

Basajaunaren anderea zen. Batzuek emazteki erraldoi eta iletsutzat hartzen dute, nahiz eta horren froga bakarra Sahastarri mendiko mitoa izan: Sahastarri mendian badago ur gardenez hornituriko putzu bat, inguruko ikazkinek bertara bidali zuten gazte bat ur bila, baina ezer barik eta aurpegi zurbilez bueltatu zen gaztea; orduan, ikazkinen buruzagia putzura joan zen, eta gaztearen antzera bueltatu zen. Biek argitu zuten emakume eder garai bat aurkitu zutela adats luze gorrixka orrazten. Ordutik, emazteki horri Basandere deitu izan zaio, baina badirudi zuzenagoa dela emakume hori lamina bat edo Gizaki Arora heldu den jentil bat dela uste izatea.
Berriz, Aezkoan, Basandere Albreteko Juana erreginaren espiritua dela uste dute; protestantismoa garatu ostean, Eliza katolikoak bere hilotza basoan lurperatzera zigortu zuen, baina Mari jainkosak bere gorputza atera eta basoetako zaindari izendatu zuela uste zen.


TARTALO

Tartalo edo Torto euskal mendietan bizi den erraldoi begi bakarra da. Izaeraz gaiztoa, Saadar mendian gertatu zena erakusten digun bezala:
Egun batean Antimuño baserriko bi anaia ehizara abiatu ziren eta ekaitzak harrapatu zituen, eta Tartaloren haitzuloan aurkitu zuten babesleku bakarra. Handik gutxira Tartalo agertu zen, bere artaldearekin. Anaiak ikustean, hala esan zuen: “bat gaur eta bestea bihar jango dut”. Horrela bada, anaia handiena erre eta jan zuen. Tartalo loak hartzerakoan, anaia gazteak urrezko eraztun bat lapurtu zuen, hatzean sartu, eta burruntzi goria begi bakarrean sartu zion Tartalori, itsu utzirik.
Anaia gazteak haitzulotik irteteko ardi larru bat jantzi zuen. Zoritxarrez, behin kanpoan zela, eraztuna “hemen nago, hemen nago” ohiukatzen hasi zen. Tartalo atzetik joan zitzaion, eraztuna gidari zuela, anaiak ezin zuelako eraztuna hatzetik kendu. Amildegi batera ailegatzean, ezinean, hatza eraztunarekin batera moztu zuen, eta amildegitik bota zuen, eraztuna lehengo eta Tartalo bigarrena.

Historia honek Homerok Odisean deskribatzen duen Polifemo ziklopea dakarkigu burura.


HERENSUGEA

Munduan denbora asko daramate dragoien edo herensugeen mitoak edo historiak. Dragoiak Erdi Aroan beldur asko ematen zieten gizakiei. Herensugea 5 izenekin deitzen da: Irensuge, Hegansuge, Lerensuge, Igelsuge eta Ensuge. Dragoia edo herensugeari buruzko mito asko daude, eta mitoetan ez da beti berdina. Mito batzuetan, herensugea zazpi burukoa da, baina gehienetan buru bakarrekoak dira. Herensugeak leku askotan bizi ohi ziren: Azalegin, Ertzangain, Aralarren, Bidasoan, ...


ARALARKO HERENSUGEA

Duela urte asko, Aralarko errege-erreginak zeuden. Gau batean, haien semeak, Aritz izenekoak, bi pertsona ikusi zituen ohean, eta hil egin zituen. Ohialak kendu ondoren konturatu zen bere gurasoak zirela. egin zituen. Hurrengo egunean apaizarengana joan zen eta honek esan zion kateak eskuetan eta oinetan jarri eta mundu osoari buelta eman behar ziola. Etxera itzuli zenean herensuge haundi bat agertu zitzaion, jan egin behar zuenean, aingeru bat agertu zen, Mikel izenekoa, eta herensuge handia hil egin zuen.


LAMIAK

Euskal mitologian emakume itxura zuen izakia, kondairen arabera, erreka inguruan garbitzen eta orrazten egoten ziren, nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien gauez jaten zuten eta horren truke lurra goldatzen zuten edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zuten. Mitologian zein artelanetan, lamiak edo lamiamitainak ibai-ertzean eserita eta urrezko orraziarekin agertu ohi dira. Lamiak zuloetan egoten ohi dira. Lamiek oiloen hankak dituzte, egunean ilea orrazten dute bere urrezko orraziaz. Kostaldeko lamiek gerritik behera arraina direnez itsaslamia (sirenak) deitzen dira. Lamiei laguntzen dieten pertsonek gero oparia izaten dituzte, opari horiek lamien eskerra erakusteko izaten da. Lamien oparia gehienetan hau izaten da: uzta bukatu, eraikinak egin, etab.
Lamiak denok ezagutzen ditugu neskak bezala, baina lami harrak ere badaude. Lami harrak edo sirenoak sekulako indarra dute. Batzuetan gauez trikuharriak egiten dituzte, etxeetan sartzen dira gauez oparitxoak uztera, etab. Sirenoak beste izen batzuk ditu: Maideak, mairiak, intxisuak eta saindi maindi.


AKERBELTZA

Aker beltza kobazulo, leize eta lur azpiko mitoen artean dago eta deabruarekin lotzen zuten, baita oinak eta adarrengatik ere. Sorginek akerbeltzari muxuak ematen zizkioten ipurdian. Urepelen esaten da: Auza mendian bada urrea daukan leize bat. Suge handia eta akerbeltza daude urrearen ondoan. Askotan Martieneko apaiza joan eta urrea eskuratu nahian bere liburu sakratutik deabruaren zerbitzariak ginelakoan otoitz egiten zuen usatzearren. Sugea eta akerra joaten ez zirenez, apaiza leizean sartu zen bere kolkoan hasti santua zeramala. Urrea ukitzen saiatzean, sugea gero eta gehiago hazi zen eta apaiza atxilotu zuen, gero kobazuloaren barnetik akerbeltza deabruaren ahotsarekin hitz hauek esan zituen: "bular gainean daramazun horri esker; bestela hemen geratu beharko zinateke". Orduz geroztik akerbeltza deabruaren ikurra bezala ikusten da eta Auzan esaera hau asko entzuten da: "Auza, han baduk gauza; baina neuk hartu."