Literatura lehiaketa

LITERATURA  LEHIAKETA

            Gaztelera Hizkuntza eta Euskara Hizkuntzen Mintegiek, 2000-2001 ikasturteko LITERATURA LEHIAKETA antolatu dute, narrazioa (ipuina, kontaketa laburra, idazlana) eta olerkia, gazteleraz eta euskaraz, landu ahal direlarik. Ondoren datozen baldintzak kontuan hartuko dira.

OINARRIAK

1.- Institutuko ikasle guztiek parte hartu ahalko dute.
2.- Hiru maila edo kategoria ezarriko dira:
A maila. DBHko Lehenengo Zikloko ikasleei zuzendua.
B maila. DBHko Bigarren Zikloko ikasleei zuzendua.
C maila. Batxilergoko ikasleei zuzendua.
3.- Lanak espazio bikotzean makinatuak aurkeztuko dira (Paperean edo disketean).

4.- Lanak gutunazal itxian emanen dira eta ezizenez sinatuak. Beste gutunazal batean pertsona bakoitzaren benetako datuak izanen dira, gutunazalaren kanpoaldean dagokion ezizena edo izengoitia agertuko delarik.
5.- Narrazio idazlanek gehienez alde batetik idatzitako hiru orriko zabalera izanen dute eta parte hartzaile bakoitzak lan bat besterik ezingo du aurkeztu. Olerkigintzan aldiz, pertsona bakoitzak gehienez hiru olerki aurkeztu ahalko ditu.

6.- Lanak, gutunazalean sartuak, Gaztelera eta Euskara Mintegian utziko dira.
7.- Lanak aurkezteko epea 2001-01-31 izanen da.
8.- Sariak:

                                     MAILA  GUZTIETAN

 ˇ         Modalidade bakoitzean (narrazioa eta olerkia) eta hizkuntza bakoitzean 10.000 pezetako LEHEN SARIA eta 5.000 pezetako akzesita emanen dira.
9.- Sariak, epaimahaiak hala erabakiko balu, eman gabe gera litezke.
10.- Inork ezin izanen du sari bat baino gehiago lortu.
11.- Lan sarituak eta finalistak institutuko aldizkarian argitaratuko dira.

Aurreko orrialdea