Plastika irakasgairako ikasgelak
BALIABIDEEN DESKRIBAPEN LABURRA. Ikastetxeak PLASTIKA irakasgaian erabiltzeko bi IKASGELA ditu. Irakasgaia bera eta berarekin zerikusia duten hautazko beste irakasgaiak ere irakasten dira haietan. EZAUGARRIAK ETA MATERIALEAK. Ikasgela arruntak baino haundiagoak dira ikasgela hauek, argitsuak, eta honako baliabide hauek daude bertan: Arbela haundiak. Proiekzio finkoko pantaila. Ur konketak. Apalategiak eta apalak paretetan, lanak erakusteko kortxozko taulak. Zakarrontzi haundiak. Prentsa /torkulua. Mahai luzeak eta dagozkien aulkiak. Bi ikasgelen artean, bietatik sar daitekeen gelatxoa dugu, non honako materiale eta baliabide hauek gordetzen ditugun: Marrazketarako astoak. Modelatzerako astoak. Marrazketarako oholak. Gorputz opakoen proiektorea. Diapositiba proiektorea, gardenki proiektorea eta bideoa. Apalak eta armairuak ditugu materiale hauskorrak bildu ahal izateko. Ikasleriarendako mailegu materiala ere gordetzen dugu. |
|
ANTOLAKETA ETA ERABILERA. Plastikako ikasgelen antolaketa eta erabileran arduraz jokatu behar da, maila eta hizkuntza eredu guztietako ikasleek erabiltzen baitituzte. Horretarako oinarrizko arauak ezarri ditugu, funtzionamendua eta baliabideen erabilera egokia izan dadin. |