Ingelerako ikasgela

Sei ordenagailu daude bertan, honako ezaugarriak dituztenak: 800 Mh-koak, AMD Duron izeneko prozesatzailea, CD Rom (1 DVD duena) eta soinurako txartela. Inprimagailua kolorez eta tinta txorrotaduna.
Ordenagailuak sarean daude konektaturik, institutuko beste guztiak bezala. 
RDSI linearen bidez Interneten sar daiteke edozein ordenagailutatik.
Programa guztiak ingeleraz daude instalaturik.
Ikasgela hizkuntzetarako erabiltzen da bakarrik.

E-learning proiektua

Nafarroako DBHko hainbat ikastetxetan aurrera eramaten ari den proiektua da, hizkuntzen irakaskuntza arruntean ordenagailuak sartzea helburu duena. Gure institutua bertan parte hartzeko aukeratua izan da eta aplikazio hau eskola kurrikuluan sartuko da.

Honelako helburuak lortu nahi dira:

        Lan talde batean sartu, hizkuntzen irakaskuntzan ordenagailuek duten eragina baloratzeko.
Bigarren Hezkuntzarako prestatuak diren hainbat ebaluazio froga aztertu eta komentatu.
Hizkuntzetarako software-aren erabilera, ebaluazioa eta azterketan inplikatu.
Hizkuntzen beste irakaslerekin batera, teknologi berrien erabilerari buruzko ariketak, materialak eta ideiak garatu.

Helburu hauek lortzearren, honetarako propio erabiliko den ikasgela hornitu da, prestazio haundiak dituzten 6 ordenagailu bertan direlarik.

            Erabiliko den software-a:
                       Testu prozesatzailea ingeleraz, idazketarekin zerikusirik duten hainbat jarduera egiteko
                       Ingelerazko entziklopediak: Encarta, Compton, Zientziak, Historia , Artea.
                       Hiztegiak: Oxford, Collins.
                       Ingeleraren irakaskuntzarako programak: World Talk, Talk to me, Toefl, Tense Búster, Planeta  Agostini eta erosiko diren beste                             batzuk.

Erabilera handiko ordutegia zehaztu nahi dugu, ikasgela bere ordutegiaren % 100 erabili dadin.

Mahai eta aulkiekin hornitu da bestelako jarduerak egin ahal izateko.

Ikasgela apaindu eta ongi egokitzeko asmoa dugu, hizkuntzaren murgiltzea erraztearren.

Aurreko orrialdea